XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V. Gorputz hezkuntza

1.- SARRERA

Hezkuntza Fisikoaren proposamen honen asmoak pertsona unitate bezala hartzen duen filosofiari erantzuten dio, ikaslearen heziketa osoa izanik bere helburua. Horregatik iharduera higierazle batzuk proposatuko ditugu haurraren behar psikologiko, fisiko eta intelektualak bete nahian. Uste dugu, honela burututako Heziketa Fisikoak haurraren barne-barneko beharrei erantzuten diela, mugimendu, harreman eta esperimentazio beharrei, alegia. Ikuspegi guzti hauek ezin dira ahaztu hezkuntza proiektu batean, non Hezkuntza Fisikoak garrantzi ukaezina baitu eta berezko lekua haurraren garapen globalari ematen dion laguntzarengatik.

Bestalde eta irakaskuntzaren bakoiztapenari erantzun nahi dion Hezkuntza Erreformaren filosofia kontuan izanik, gure proposamenak garapen maila ezberdinei erantzun nahi die. Zentzu honetan, talde bakoitzaren barruan haur guztien eta bakoitzaren indibidualitateari, baina batez ere Hezketa behar bereziak dituzten haurrei, laguntza emateko iharduera planteamendu ezberdinetarako oinarrizko jarraibideak eskaintzen ditu. Hauek, eskolan integratzeari erantzun bat eman nahi diote, ziur baikaude, komunikaziorako eta taldearekiko harremanetarako, fisiko-jolas iharduerekin gara ditzakeela haurrak bere trebetasunak.

Ziur gaude, modu honetara inolako diskriminaziorik izango ez den gizarte bat sortzeko bultzada bat ematen ari garela. Beste puntu hauek ere kontuan izan behar ditugu: nork bere buruarekiko konfidantza, ezagutza, bizi duen egoera eta dituen mugen onespena eta haurraren arlo higierazlearen garapena.

2.- LEHEN HEZKUNTZAKO HELBURU OROKORRAK

Guztien helburuak

1.- Iharduera fisikoaren bitartez bere gorputza modu atsegingarri batean bizieraztea; horretarako, gorputza beste jostagai bat izango da eta bere buruaren ezagutza nola besteekiko harremanak ezagutzeko bide da.

2.- Iharduera fisiko eta egoera bakoitzaren zertzelada eta baldintzei egokitutako mugimenduen kontrolean bere oinarrizko ahalmen fisiko eta gorputzaren egitura, nola funtzionamenduaren ezagutza erabiltzea.

3.- Iharduera fisikoa gorputzaren espresabide eta bere gorpuzkeraren onespenerako bitarteko bezala erabiltzea, ikaskideen zailtasun eta berezitasunak onartu eta errespetatuz.

4.- Somaketa estimuluei, forma aukeraketa eta mugimendu motei, zein bere ahalmenen ebaluazioari egokitutako mekanismoak ezarriz, gaitasun eta abilidade motoreak menperatzea eskatzen duten egoerak burutzea.

5.- Txukuntasun, jarrera, ariketa fisiko, elikadura eta abarretarako ohiturak hartzea bere gorputzarekiko jarrera arduratsu bat adieraziz, ohitura hauen eta osasunaren artean dagoen loturaz jabetuz.

6.- Inguruan ohizkoak diren kirol iharduera eta joko ezberdinak, nola kanpoko joko, eta naturak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz aire librean buru daitezkeen iharduerak praktikatzea eta beraiekin gozatzea, herri joko eta gure herriaren kultur ondarearenak diren kirol ihardueretan (euskal pilota...) arreta berezia jarriz.

7.- Bere ahalegina arautu eta neurtzea, burutzen ari den zereginaren izakera eta egiazko ahalmenekin bat datorren autoeskakizun maila batera iritsiz, eta bere ahalegina hartzea eta ez lortutako emaitza, baloraziorako oinarrizko irizpide bezala.

8.- Joko ezberdinetan parte hartuz iharduera fisikoaren beharra bideratzea (horietan lortu duen trebetasun mailak zerikusirik izango ez duelarik horretan), arauak, jokoak irabazte-galtzea berarekin dakartzan elementu bezala hartuz; beharrezkoa denean laguntza emanez; oposizioa, gainditu beharreko zailtasun bat bezala ulertuz eta portaera erasotzaile eta lehia jarrerak saihestuz.